Unai Agirre eta Aitor Mendiluze, gai librean hizketan bezala bertsotan

Unai Agirrek eta Aitor Mendiluzek, gai jartzailerik gabe, librean, tarteka elkarri ziria sartzea ahaztu gabe, hainbat gai jorratu zituzten: abarka jaurtitzeko eta tokan jokatzeko behar diren doainak, San Roke ermita eta bere irudia, garai bateko jaiak auzoan, Buruntzako gainara igotzeko gogo eskasia, Ama Kandidako azken urtetako obrak, bertan ipini duten igugailua, bertso saio ugari egiteko ura edan beharra... Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!