Irekita dago izena ematea, irailaren 21a arte, 676 567 724 telefono zenbakira deituta.
Antolatzaileek gaineratu dutenez, “sexualitatea ikuspegi kontziente, aske eta transfeminista batetik landuko da. Tailerrak presentzia, gorputzarekiko lotura, gozamena eta samurtasuna izango ditu ardatz”.
Xehetasun gehiago eman dituzte antolatzaileek. Hola nola, jardunaldiak autoezagutza, gorputz-kontzientzia eta sexualitatearen inguruko hausnarketa sustatuko dituela, esperimentazio somatikoaren eta gorputz-lanaren bidez.
“Parte-hartzaileek arnasketa, mugimendua, meditazioa eta talde-dinamikak bezalako tresnak erabiliko dituzte, betiere bakoitzaren erritmoak eta mugak errespetatuz”. Sorburu Kooperatiba Feministak antolatu du tailerra, eta Maider Andonegi psikologoa eta berdintasun-teknikariak eta Bea Zalakain sexualitatean eta tantran trebatutako kideak dinamizatuko dute.
Tailerrari buruzko informazio zehatzagoa lortzeko Bea Zalakainekin jarri daiteke harremanetan 685 75 90 91 telefonoan. Gaztelania izango da tailerraren hizkuntza.