Ekhi Izagirre, Jon Moraza, Ibai Martin eta Jon Arizmendik herri kirolen erakustaldia egingo dute Sorabillan

Ekain Bellanco, Ander Olsagasti, Izaro Mikelarena eta Xabat Ruiz, Andoaingo Harri Kirol Elkarteak Doktor Huizi kalean berriki ireki duen egoitzan

Harriekin ariko dira Ekhi Izagirre, Jon Moraza eta Ibai Martin, eta aizkoran, berriz, Jon Arizmendi. Sorabillako pilotalekuan, igandearekin, 12:00etatik aurrera izango da saioa. Hiru harri jasotzaileak sortu berri den Andoaingo Harri Kirol Elkarteko kideak dira, eta Doktor Huizi kalean ireki duten egoitzan egiten dituzte prestaketak. 

Harri-jasotzaileak, hiru minutuko bi tandetan, bost harrirekin ariko dira lanean: 50 eta 90 kiloetako bola bana, 100 kiloko kopa, 80 kiloko laukizuzena, eta, 87,5 kiloko zilindroa.

Arizmendi aizkolariak neurri desberdinetako hiru enbor eramango ditu Sorabillako plazara: 45 ontza (metro eta 5 zm.), 54 ontza (kanaerdia, metro eta 25 zm.), eta, 60 ontza (metro eta 40 zm.).

Jon Arizmendi aizkoran (gorriz), Egoitz Gorostegi eta biek Santa Krutz jaietan egin zuten apustuan, 2016an 

 

Hiru eguneko jai egitaraua Sorabillan

Abuztuak 28, ostirala

18:00 Txupinazoa.
18:30 Pala rebantxa.
21:00 Auzo afaria (Euskal parrilla).
22:30 Garazi Aranburu abeslariaren emanaldia.
00:30 Gabezin Erromeria.

Abuztuak 29, larunbata

10:30 Sorabilla Trail.
11:00 Artisau Azoka.
16.30 Desapiyua (Kaletxiki vs Sorabilla).
18:30 Bertso saioa. Bertsolariak: Xabat Illarregi, Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze, eta, Maialen Lujanbio. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
21:00 Zikiro jatea (Zugarramurdiko zikiroa).
23:00 Los Zopilotes Txirriaos.
01:00 DJ Amilibia.

Abuztuak 30, igandea

12:00 Andoaingo harri jasotze eskolaren erakustaldia. Eskolako harri jasotzaileekin batera, Jon Arizmendik aizkora erakustaldia egingo du. 
15:30 Mus Txapelketa.
17:00 Sagardo dastaketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!