Mitxelena ahizpak, Gutierrez-Lekuona eta Lopez de Munain-Belauntzaran bikoteak irabazle, Iturzaeta pala txapelketako errebantxetan

Ekainaren 28an jokatutako XIV. Iturzaeta pala txapelketako hiru finalen errebantxei ekin zieten Sorabillan atzo arratsaldean. Naiara eta Eneritz Mitxelena ahizpek nesken mailan eta Asier Gutierrezek eta Martxel Lekuonak herrikoien mailan garaipenak errepikatu zituzten. Azkenik, irekien mailan, Iñaki Lopez de Munainek eta Oier Belauntzaranek irabazi dute, ekainean ez bezala. Argazki-sorta, ikusgai:

Hona hiru finalen emaitzak:

Neskak: Naiara Mitxelena-Eneritz Mitxelena 25/-Edurne Osa-Amaia Gonzalez 22.

Herrikoia: Asier Gutierrez-Martxel Lekuona 25/Ion Beloki-Antton Arruti 20.

Irekia: Iñaki Lopez de Munain-Oier Belauntzaran 25/Ander Loidi-Julen Loidi 16.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!