Erakustaldi ikusgarria egin dute Andoaingo Harrijasotze Eskolako harrijasotzaileek eta Jon Arizmendi aizkolariak

Sortu berria den Andoaingo Harrijasotze Eskolako Ekhi Izagirre, Jon Moraza eta Ibai Martinek eta Jon Arizmendi aizkolariek ikusleen gogokoa izan den erakustaldia egin dute Sorabillako plazan, eguerdian. Argazki-sorta eta bideoak, ikusgai.

Harri-jasotzaileak, hiru minutuko bi tandetan, lau harriekin aritu dira lanean: 50 eta 90 kiloetako bola bana, 80 kiloko laukizuzena, eta, 87,5 kiloko zilindroa. 100 kiloko 100 koparekin ere saioa egiteko asmotan agetu dira Sorabillan, baina hasi orduko, bi zatitan puskatu zaie. 

Jon Lopez de Munain eta Jon Jauregi izan dituzte erakusle hiru harrijasotzaileek.

Jon Arizmendi aizkolariak, berriz, neurri desberdinetako hiru enbor ebaki ditu Sorabillako plazan: 45 ontza (metro eta 5 zm.), 54 ontza (kanaerdia, metro eta 25 zm.), eta, 60 ontza (metro eta 40 zm.).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!