Andoaingo Udalak, Santa Krutz Jubilatuen elkarteak eta Urnietako Ultreia Klubak ere hartuko dute parte ekimenean.
Irailaren 8tik aurrera eman ahal izango da izena esan bezala, Bertxin Elkartearen bulegoan, astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara. Bazkideentzat 115 eurokoa eta bazkide ez direnentzat 135 eurokoa da ikastaroaren prezioa.
Bertxin elkarteak ohar baten bidez jarduera honetan parte hartu nahi duten pertsona guztiak animatzen ditu izena eman dezaten eta Ipar Martxak eskaintzen dituen onurez goza dezaten.
Erakustaldi praktikoa “Mugitu Andoain” ekimenean
Bestalde, Bertxin elkarteak gogorarazi du irailaren 19an, larunbatarekin, ospatuko den “Mugitu Andoain” ekimenean Ipar Martxaren erakustaldi praktikoa egingo dela, eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango duela.