“Farmear aura” sare sozialen eskutik azken aldian zabaldu den gazte-kulturaren adierazpen bat da. Bi gazte plazan aurrez aurre jartzen dira, eta karisma edo ospea handitzeko, ekintzak (imintzioak, esku-jolasak…) nahita egiten dituzte. Epaile batek erabakitzen du nork daukan "aura" handiagoa, arautegi jakin baten arabera.