Martxan jarri dute Andoaingo Ludotekako ikasturte berria. Aurreko ikasturtean zabaldu zituen ateak Ludotekak, eta aurten ere 4-11 urte bitarteko haurrentzat eskaintza zabala izango dute. Ludotekan izen emateko epea irailaren 14an hasiko da eta hilaren 25era bitarte egongo da apuntatzeko aukera. Ludotekan bertan eman daiteke izena astelehenetik ostiralera 17:00tatik 20:00etara edo astearte eta ostegunetan 11:00etatik 13:00etara.
Ikasturteari ongi etorria emateko urriaren 2an hasiera festa egingo dute, eta zerbitzua urriaren 6an hasiko da martxan. Ludoteka zerbitzua asteartetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 19:00etara. Jarduera ugari eskainiko dituzte: irteerak, jolasak, irakurketa txokoa… horiek denak betiere euskaraz.