Andoaingo Golf eskolan izen emateko aukera irailaren 13ra arte egongo da. Golfa lehen aldiz ezagutu nahi dutenentzako zein maila aurreratua dutenentzako aukera eskaintzen dute. Ikastaroei irailaren 19-20 bitartean emango zaie hasiera.Taldeak adin eta mailaren arabera antolatuko dituzte irakaskuntza progresiboa landuz. Norberak bere materiala edukitzea ere ez da beharrezkoa, haurren batek materiala behar izatekotan klubak utziko lioke.
Kirol-eskolan, golfaren teknikak ikasteaz gain, koordinazioa, kontzentrazioa edota psikomotrizitatea bezalako gaitasunak ere landuko dituztela diote klubeko arduradunek. Gainera, klaseez gain, ikasleek zelaira irteteko aukera ere izaten dute irakasleekin, baita eskolaren barruan antolatutako lehiaketetan parte hartzekoa ere.
Ikastaroen ordutegiak, tarifak, izen-ematea zein informazio gehigarria goiburugolf-eko webgunean aurki daitezke.