Gizonezkoen txapelketa asteburu honetan izango da eta elkarren aurka ariko dira Euskalduna, Deustu eta Roteta taldeak. Arratsaldeko 16:00tan jokatuko da lehen partida. Ubitarteko partiden sarrera, gainera, solidarioa izango da.
Astebete beranduago, irailaren 12an, emakumezkoak ariko dira. Euskaldunak Touring eta Landetxa taldeak gonbidatu ditu Larramendi Torneoaren 51. ediziora.
Aurre-denboraldiko partidak dira, irailaren 20an abiatuko baita erregional mailako liga.