ABIANek herriko emakumeen ahalduntzea, gizarteratzea eta laneratzea sustatzea ditu xede. Datorren irailaren 14an berriro ekingo dio programari, eta dagoeneko zabalik dago bertan parte hartzeko izen-ematea.
Egitasmoa Andoaingo emakume guztiei dago zuzenduta, bereziki autoestimua eta auto-konfiantza sendotu nahi dituztenentzat. Topagunea gune seguru, hurbil eta irisgarri gisa eratuta dago, parte-hartzaileek beren esperientziak elkarbanatzeko, elkarri laguntzeko sareak sortzeko eta orientazio integrala jasotzeko.
Jarduera eta baliabide anitzak emakumeen eskura
Ibilbide soziolaboral berri bat abiatu nahi duten emakumeek askotariko baliabideak eta jarduerak izango dituzte eskura. Batetik, talde-bilerak egingo dituzte parte-hartze dinamiken, tailerren eta norbere burua hobeto ezagutzeko ariketen bidez. Horrekin batera, parte-hartzaile bakoitzaren egoera, behar eta helburuetara egokitutako banakako orientazioa zein laguntza pertsonalizatua eskainiko zaie. Bestetik, eten digitala txikitzeko asmoz, oinarrizko tresna informatikoak erabiltzen ikasteko tailerrak antolatuko dira. Azkenik, lan-mundua gertutik ezagutzeko, profil profesional desberdinak arakatuko dituzte eta inguruko gizarte zein lan-baliabideak bertatik bertara ezagutzeko irteerak eta bisitak egingo dituzte.
Programaren saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, goizez, 9:30etik 13:00etara.
Plaza erreserbatzeko edo informazio osatua jasotzeko, interesdunek 604 553 769 telefono zenbakira deitu edo idaz daiteke.