Bizkaia eta Frantziako Pirinioak izango dituzte jomugan Euskaldunaren hurrengo bi irteerek

Mallaria-Arrazola (Bizkaia) irailaren 13an, eta, Frantziako Pirinioetako Neouville Erreserba irailaren 26-27an izango dira Euskalduna Mendi elkartearen hurrengo bi mendi irteerak. Irekita dago izena emateko epea, bietan.

Mañaria-Arrazola

Bi aukera jarri dituzte Durangaldean mendi txangoa egiteko, Mañaria-Artola-Alluitz-Arrazola zeharkatuz, irailaren 13an, igandearekin.

Motza: 14,30 km.ko luzera, igotako guztia 350 m., eta, jaitsitako guztia 825 m.

Luzea: 17,70 km.ko luzera, igotako guztia 1.081 m., eta jaitsitako guztia 1.020 m.

Irailaren 10 arte eman liteke izena. Bazkideek 17 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 20 euro.

 

Neouville Erreserba Naturala (Frantziako Pirinioak)

Neouville Erreserba Naturala izango da jomuga Euskaldunak irailetan urtero antolatu ohi duen “Pirineo Express irteera” izeneko irteerak.

Irailaren 26-27ko asteburuan, eta paraje natural horretako zenbait mendi eta aintzira ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.

Hona hemen programa:

* Larunbatean, Andoaindik goizeko 07:00etan abiatu, eta eguerdian honako ibilaldia egingo dute parte hartzaileek, d´Óredon lakua - Les Laquetes - d´Aubert lakua - d´Aumar lakua. Mendian, etxetik emandakoa jango da.

* Igandean, Col de Portetetik (2.200 m.) abiatuta, bi ibilaldi jarriko dira aukeran, motza eta luzea.

Motza: Bastan lakua - Bastan aterpea - Superieur lakua (2.260 m) - L´Oule lakua – Artigusseko parkinga. 17 km.ko luzera du zeharkaldiak; igotako guztia 500 metro eta jaitsitako guztia 950 metro.

Luzea: Bastan lakua - Bastan gailurra (2.715 m) - Port Bielh lakua - L´Oule lakua - Artigusseeko parkinga. 21 km.ko luzera du zeharkaldiak; igotako guztia 721 metro eta jaitsitako guztia 1.344 metro.

Etxetik emandako bazkaria ibilbidean zehar jango da. Bazkideek 120 euro ordainduko dute, bazkide ez direnek, berriz, 135 euro.

Irailaren 11 arte eman liteke izena, modu desberdinetan: taldearen Kale Nagusiko egoitzan astearte eta ostegunetan (19:00-20:30), whatsapez (688684028), nahiz korreoz (euskaldunamt@yahoo.es).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!