Mikel Urdangarin EAJ-PNVko alkategaiaren aurkezpen ekitaldia, ostiral honetan

Euge Arrizabalaga jeltzaleen Gipuzkoako buruzagia alboan izango du Andoaingo alkategaiak.

Hitzordua arratsaldeko 18:30ean izango da Goikoplazan. Mikel Urdangarin Castrok, aurreko astean, egin zuen iragarpena sare sozialetan:

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de EAJ-PNV Andoain (@eajpnvandoain)

Ekainean aditzera eman zuen alderdiak Andoaingo hautagai berria, lehenxeago Imanol Goenaga Egibarrek agurra iragarri ostean. Andoaingo EAJ-PNVren batzarrak "aho batez" erabaki zuen Mikel Urdangarin Castroren izendapena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!