Irailaren 19an ospatuko da “Mugitu Andoain!”, herriko kirolarien eta kirolen festa

Herrian jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko ekimen handia aurkeztu dute udaleko eta herriko kirol taldeen ordezkariek, udaletxean gaur. Goizean hasita, hamaika kirol eta ekimenetan parte hartzeko aukera edukiko dute adin guztietako herritarrek, irailaren 19an. 

Irailaren 19an goiz partean luzatuko den egitaraua aurkeztu dute udaletxean, udaleko eta herriko kirol taldeen ordezkariek.

Kirola sustatzeko, jarduera fisikoa adin guztietara zabaltzeko eta kirol egokitua ikusarazteko eguna izango da iraila 19a Andoainen, antolatzaileek adierazi dutenez.

Andoni Alvarez alkatearen esanetan, “Andoain herri kirolaria izan da beti, eta horren erakusle dira herrian ditugun kirol eta elkarteak; aniztasun zoragarria erakusten dute”. Hain zuzen, honako kirol talde eta elkarteek hartu dute parte antolakuntzan, udalarekin elkarlanean: Ibili Andoain ekimeneko taldea, Euskalduna Mendi Taldea, Kabutoken Kenpo Kai elkartea, CDB Leizaran EKK, Ganbara ST, kiroldegiko soinketako +65 urteko taldea, Andoaingo Txirrindulari Eskola, Oskarbi elkartea, Gazteleku Pilota Elkartea, Ontza elkartea, Gipuzkoako Kitol egokituen federazioa, Zumeatarra Kirol Taldea, Laba Gravel Txirrindulari elkartea, eta, KJK Kangoo Jumps.

 

Kirol ugari goizean barrena

08:30ean, Gravel bizikleta irteera izango da antolatu diren jardunetatik goiztiarrena, 08:30an jarri baitute hitzordua, Goikoplazan.

Hortik aurrera. kirola egiteko modu asko daudela adierazteko, hainbat jardun izango da, han hemen.

Hona kirolak, eta horientzat ipini dituzten lekuak eta hitzorduak:

- 65 urtetik gorakoek kirola modu erraz eta dibertigarrian egin dezaten astero antolatu ohi den Ibili Andoain ekimena (Goikoplaza, 10:30).

- Kenpo Kai arte martzialen tailerra (Zumea plaza, 10:00).

- Gimnasi erritmiko tailerra (Zumea plaza, 11:15).

- Leitzarandik barreran mendi bizikleta irteera (Goikoplaza, 10:30).

- Mendi irteera oinez (Goikoplaza, 10:00).

- Arrantza tailerra (Grazia Garagorri zubia eta Santa Krutz zubia, 09:00).

- Duatloia probatzeko aukera (Unitarte, 10:30).

- Gravel bizikleta irteera (Zumea plaza 08:30)

- Kangoo Jumps erreboteko botak probatu (Goikoplaza, 10:30).

Kirol egokitua ikusarazteko eguna ere izango da irailaren 19ko kirol jaia, eta alde horretatik, futbol, saskibaloi eta eskubaloi egokitua nolakoa den erakutsiko dute Allurralde kiroldegian 10:30ean hasi eta 12:30ak bitarte. Pala egokitua, berriz, Goikoplazan, 11:00etan izango da.

Goizean barrena hainbat kirol ekintza burutu ostean, parte-hartzaileak Zumea Plazara hurbilduko dira. 12:15ean, dantza lerroa egingo dute helduek, eta jaiari amaiera emateko, 13:00etan, pintxoak eta opariak egongo dira parte-hartzaile guztientzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!