Extremaduraren eguna ospatu dute Hogar Extremeño elkartean

Hogar Extremeñoko bizkideek eta udaleko ordezkari politikoek Extremaduraren eguna ospatu duta elkarten, eguerdian. Guadalupeko Ama Birjinaren egunarekin, iralaren 6arekin, bat egiten du Extremadura herrialdearen egunak. Argazki-sorta, ikusgai:   

Extremaduraren ereserkia abestu dute guztiek, ekitaldiari hasiera emateko.

Ondoren, ekitaldira bertaratu direnek, zuzendaritza batzordeko kideek Extremaduran tradiziozkoak diren jaki goxoak dastatzeko aukera eduki dute. Hona zein jaki prestatu dituzten: txerri probak, txorixo egosia, Montanchezeko urdaiazpikoa eta xolomoa, eta, Acehucheko gazta.

Eztarriak bustitzeko, berriz, Esparragosa de la Serenako Pitarra ardoa, eta, Bastiviejoko Pitarra ardoa zabaldu dituzte mahaietan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!