Touring eta Mariño nagusitu ziren Gurru memorialaren bostgarren edizioan

Infantil mailako txapelketa jokatu da bart Ubitarte zelaian, denboraldiari hasiera emateko egun gutxiren faltan. Nesken eta mutilen mailako lehian Mariño eta Touring nagusitu ziren.

Esan gabe doa bi txapelketetan Euskaldunako ordezkaritza izan zela zelaian. Iraila aurrera doa eta denboraldia prestatzeko prestaketa bikaina da Gurru memoriala. Dena esatera, Euskaldunaren historian esanguratsua izan zen pertsona eta familia gogoan hartzeko ekitaldi polita izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!