Katekesia urritik aurrera hasiko dela iragarri dute

Andoaingo parrokiek iragarri dutenez, urritik aurrera hasiko da umeentzako katekesia, 2026-2027 ikasturteari dagokiona. San Martin parrokian egingo da, hilean behin, igandeetan, 10:30etik 12:30era.

Lehen mailako haurrentzako izen-emateak irailaren 14, 15, 16, 17 eta 18an egin ahal izango dira, 17:00etik 19:00etara, San Martin parrokiako bulegoetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943591059 telefonora (Andoaingo parrokia) dei daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!