Irailera iritsita, tokiko merkataritza sustatzeko egitasmo bikoitza martxan jarri du Salkin Andoaingo elkarteak.
“Bezeroaren Astea”
Astelehenean hasita, Andoaingo Salkin elkarteko merkatalguneetan erosketa eginez gero, 2.500 euroko balioa duen bidaiaren zozketan parte har dezake erosleak. Nola? Hasteko, txartela banatuko dute eta sei zigilurekin osatu behar da. Urriaren 18ra bitarte eskuratu eta zozketa urriaren 19an egingo dute. Gonbitea luzatu dute, egunotan: “Salkineko komertzioetan, 6 zigilu ezberdinekin, 2.500 euroko balioa duen bidaia baten zozketan parte hartuko duzu”.
“Braderie”
Outlet kalean egingo dute ostegunetik larunbatera, hots, irailaren 17tik 19ra. Ekimenari hasiera emateko, gainera, txistulariak kalez kale ariko dira ostegunean, arratsaldeko 18.00etatik 20:00etara.
Ekimen bikoitzak Andoaingo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.