"Mugitu Andoain" ekimenaren edizio berria larunbat honetan izango da eta jarduerak udalerri osora zabalduko dira. Larunbatekoa elkarlanaren fruitu da, izan ere, egitasmoa aurrera ateratzeko lankide izango dira Ibili Andoain, Euskalduna, Leizaran, Ganbara, Gazteleku, Zumeatarra eta beste hainbat elkarte eta ekimen gehiago. Goizean hasita, jarduera ugari ezagutzeko aukera izango da.
Mugitu Andoain! Irailak 19, larunbata
Gravel bizikleta irteera. +18
Zumea plaza, 08:30.
Arrantza-tailerra
Grazia Garagorri eta Santakrutz- zubiak, 09:00-12:30.
Mendi-irteera. +6
Goikoplaza, 10:00.
Kenpo kai tailerra +8
Zumea plaza, 10:00.
Nordic walking-ikastaroa. +18 Hastapena.
Goikoplaza, 10:00-13:00.
Kangoo jumps probatu. +18
Goikoplaza, 10:30.
Duatloia ezagutu. +8
Ubitarte, 10:30.
Mendi bizikleta-irteera. +8
Txangoa, Leizaran bailatik.
Goikoplaza, 10:30.
Kirol egokitua: Futbola-Eskubaloia-Saskibaloia
Allurralde, 10:30-12:30.
Kirol egokitua: Pala
Goikoplaza, 11:00.
Ibili Andoain. +65
Goikoplaza, 11:00.
Gimnasia erritmiko-tailerra +6
Zumea plaza, 11:15.
Dantza lerroan. +65
Zumea plaza, 12:15.
Amaiera ekitaldia Zumea plazan egingo dute, eguerdiko 13:00tan hasita. Partaideek opari bana jaso eta pintxoak dastatzeko aukera izango da.