Leizaran Eskubaloiko hamalau talde murgilduko dira lehian

Asteburuan abiatzekoa da denboraldia eta, aurretik, ostiral honetan, taldeen aurkezpen ekitaldia egingo dute.

Talde izaera indartzeko eta Leizaran Eskubaloiaren dimentsioa hobeto ezagutzeko baliagarria da aurkezpen ekitaldia. Azken urteotan joera horri eutsi dio klubak eta, zinez, ekitaldi garrantzitsua da klubaren nortasuna indartzeko. Ostiral honetako hitzordua arratsaldeko 19:00tan abiatuko da.

Aurreko asteburuan denboraldi aurreko eskubaloi txapelketa antolatu zuten eta Andoainera Gipuzkoako eta Nafarroako taldeak gonbidatu zituzten. Infantil, kadete eta jubenil mailetako mutilen txapelketa izan zen. Emakumezkoen txanda, ostera, Gabonetan iritsiko da.

14 talde, denboraldi berrian

Klubak emandako datuen arabera, Leizaranek bost talde izango ditu infantil mailan (hiru, emakumezkoenak; bi, gizonezkoenak), lau kadete (2, emakumezkoenak; bi, gizonezkoenak), hiru jubenil (emakumezko bat, gizonezko bi) eta bi talde senior, emakumezko eta gizonezko bana. Lehian ariko direnaz gain, benjamin eta alebin mailako Eskubaloi Eskola gehitu behar da. Hori guztia zenbakitara eramanda, kopuru handia da: 276 jokalari eta 30 entrenatzailetik gora izango dira denera.

SENIOR MAILA

GIZONEZKOAK

11:15 Leizaran-Aritzbatalde / Igandea.

12:00 Arrasate-Urnieta / Igandea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!