Gorengo mailako lehen partida, Ubitarten

Artxiboko irudia.

Ohorezkoan aritzeko maila galdu ostean, Gorengoan ekin dio Euskaldunak denboraldi berriari. Etxeko lehen partida larunbat honetan jokatuko da.

Aurreko asteburuan 2-0 galdu zuten Segura taldearen aurka eta larunbat honetan, arratsaldeko 16:30ean hasita, Mutriku hartuko dute Ubitarten.

Emakumezkoen lehena, asteburu honetan

17:30etan hasita, Ostadarren zelaian egingo du debuta Euskalduna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!