Txondorra funtsezko irudiak dira gure bailaratako historia hurbilean. Ekoizpenak antzerkia, zirkuko teknikak, musika originala, txotxongiloak eta eszenografia bizia uztartzen ditu. Argimalutak konpainiaren ikuskizun berrian ikazkinaren irudia erresistentziaren, naturarekiko lotura intimoaren, ahaleginaren, bakardadearen eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintzen sinbolo gisa agertzen da. Bere eguneroko unibertsoa –txondorra (ikaztegia), etxola (txabola), mendiak, kea, egurra...– material eszeniko bihurtuko da Goikoplazan.