Aurtengo ikasturteak berrikuntza nagusia dakar. Aurreko urtean Leitzaran Institutuko Arreta zikloko ikasleen laguntza izan bazuten, oraingoan herriko hiru ikastetxeek hartuko dute parte egitasmoan. Lankidetza zabal horri esker, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sustatu eta komunitate-sarea sendotu nahi dute.
Hitzordua astero mantenduko da: asteazkenero, goizeko 10:30ean, elkartuko dira Goikoplazan herrian barrena ibilaldia egiteko.
Gainera, saioa borobiltzeko, hamaiketakoa eskainiko diete parte-hartzaile guztiei. Antolatzaileek dei egin diete adin guztietako herritarrei ekimenean parte hartzera.
Programaren helburu nagusiak, honakoak dira: nahigabeko bakardadeari aurre egitea, bizitza osasuntsua sustatzea eta herritarren arteko topaketak nahiz harreman sozialak erraztea, jarduera fisikoa eta konpainia uztartuz.