Argazki-lehiaketa hamargarren ediziora iritsi da. Lehiara aurkeztutako argazki guztietatik 12 aukeratuko dira, eta bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, SALKIN elkarteko dendetan gastatzeko bonotan. Pertsona berak sari bakarra jaso ahal izango du.
- Gaia: Aurtengo gaia "Lau urtaroak Andoainen" izango da.
- Partehartzaileak: andoaindarrak eta 16 urtetik gorakoak izan behar dute.
- Formatua: bereizmen handiko digitala izan behar du, horizontala eta 2-10 mega artekoa. Zabalera 4350 px x altuera 2900 px izango dute irudiek; bereizmena 300 ppp. Adobe RGBn JPGn formatuan entregatu beharko dira.
- Aurkezteko epea: 2026ko urriaren 1etik 31 arte izango da, www.andoain.eus webguneko egoitza elektronikoan.
- Emaitza: 2026ko azaroaren 15 baino lehenago jakinaraziko dira irabazleak.