Prestaketa lanak, eraisketa berriei ekin aurretik

Datozen asteetan etxebizitza gehiago eraitsiko dira, edo hori ondoriozta daiteke gaurkoan hasitako mugimenduei erreparatuta. Izan ere, beharginak eremua zehazten ari dira etorkizun hurbileko eraisketei ekiteko.

Abenduan Aita Larramendi kaleko 11 zenbakidun eraikina eraitsi zuten eta lehen fasean kale hartako 9, 11, 13 eraikinak eraistekoak ziren. Eta horiek eginda, 7 eta 5 eraikinak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!