Oviedoko natur parajeak zeharkatuko ditu Euskaldunaren urriko irteerak

Xanasko arroila zeharkatuko da irteerako lehendabiziko egunean (Argazkia: Cantabria Experience)

Urriaren 10-12rako Oviedoko (Asturias) paraje naturaletan barrena ibiltzeko irteera antolatu du Euskalduna Mendigoizale Taldeak.

Hona hiru egunen gaineko xehetasunak:

* Urriaren 10 (larunbata)

Las Xanas arroilatik zeharkaldia: Villanueva-Pedroveya-Dosango-Villanueva ibilaldia. 10 km., 489 metroko desnibela.

 

* Urriaren 11 (igandea)

- Luzea: Cobertoria portua-Brañavieja gailurra-Xistra gailurra-Gamoniteiro gailurra-Pobre haitza-Barrea-Pobalon-Llaguezos-Cobertoria portua. 18 km, igotako guztia 900 metro.

- Motza: Cobertoria portua-Llaguezos-Gamoniteiro gailurra-Xistra gailurra-Pobre haitza-Barrea-Pobalon-Llaguzos-Cobertoria portua. 16 km, igotako guztia 750 metro.

Gamoniteiro tontorrera igoko dira luzeko zein motzeko ibiltariak, bigarrengo egunean

* Urriaren 12 (astelehena)

Gijonen barrena bisita, eta, Llanesen bazkaria.

 

Oharrak:

Bazkideek 270 euro ordainduko dute, bazkide ez direnek, berriz, 285 euro.

Urriaren 2ra arte eman liteke izena, taldearen Kale Nagusiko egoitzan astearte eta ostegunetan (19:00-20:30), whatsapez (688684028), nahiz korreoz (euskaldunamt@yahoo.es).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!