"Parketarrak. Egunik onenak, elkarrekin euskaraz jolasean" izenburupean, haurrak kalean eta euskaraz aritzeko aukera eskainiko du Andoaingo Udaleko Euskara Lansailak.
Hitzorduak bi dira, egun jakinetan, urria osoan:
- Asteartero (hilak 6, 13, 20 eta 27), Goikoplazan.
- Asteazkenero (hilak 7, 14, 21 eta 28), Zumea plazan.
Adinaren arabera, gainera, bi txanda egingo dituzte. 3-5 urtekoentzat, arratsaldeko 17:15etan hasita. Eta, 6-9 urtekoentzat, 18:15etatik aurrera.
Goikoplazako hitzordua, euriarekin, Nafarroa plazan izango dela jakinarazi dute.
