Leitzarango bihotzean, aski ezagunak eta maitatuak diren 500 eta 1000 eskileretan, lasterketaren edizio berria antolatu du Osin Trail kirol elkarteak. Lasterketa zinez gogorra da, abiadura baino gehiago, indarra eta erresistentzia baliagarriagoak direnak. Aurreko bi edizioetan partaideek eta ikusleek ondotxo dakite zeinen zaila den proba hori. Eta, era berean, ikusgarria.
Egonkortzen ari da lasterketa, beraz, hirugarren edizioa izango baita datorren urriaren 10ekoa. Antolatzaileek, giroa berotu asmoz, zozketa hirukoitza egin dute Instagram bidez: dortsala, zapatilak eta galtzerdiak zozkatu dituzte.
Izen-ematea zabalik
Urriaren 10ean, larunbatarekin, izango da lasterketa. Zehazki, goizeko 10:00tan hasita. Kronoak.com webgunean izena emateko aukera zabalik dago, hurrengo urriaren 7ra bitarte. Parte hartzeko nahiz ikusle gisa Leitzaran aldera hurbiltzeko aukera aproposa da.