76ko urtean jaiotako andoaindarrak topaketa eder batean elkartu ziren. Aurten 50 urte bete dituztela ospatzeko, pasa den larunbaterako egun borobila antolatu zuten. Eguerdiko 12:00etan Zumea plazan elkartu ziren poteoarekin hasteko. Egunarekin jarraitzeko, autobusetan Oianumera igo ziren bertan bazkariaz gozatzeko. Sagardotegian bertan egon ziren iluntzera arte festa giroan.