Urko Olazabal, Itziar Ituño eta Aitor Etxeandia aktore ezagunen artean ikusiko dugu. Trailerra ikusita, giro iluna eta misteriotsua nagusitzen da. Western gisa definitu dute, baina ez desertuan eginiko horietakoa. “Inurri itsuak” kostaldean grabatu da.
Zer da filmak kontatuko diguna? Sinopsiak gaia eta garaia azaldu digu: 1935. Ekaitz gogor baten ondorioz, barnean tonaka ikatz dituen itsasontzi ingeles bat hondartu egin da. Gauean, Algortako herritarrak kostaldean bildu dira urre beltza erreskatatzeko. Sabas Jauregik zorte-kolpetzat jotzen du jazoera; Josefa emazteak, berriz, seinale txartzat. Josefaren erreguei jaramonik egin gabe, Sabasek ekaitzera eramango ditu semeak. Hortik aurrera… filma ikusteko gutxienez bi arrazoi daude. Lehena, euskarazko film berri bat dela. Bigarrena, andoaindar gaztea ikusteko aukera dugula.
Madrilen ari da ikasten eta, estreinaldiaren atarian, telefono bidezko elkarrizketa egin dio Aiurri astekariak. 20 urteko gaztea da Borja Muñoz Medina eta aktorea, monologista, komikoa... bide hori urratu nahi du Madrilen arte dramatikoa ikasten ari den bitartean.