Nafarroa plazan dute hitzordua, baina eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian egingo dute. Oinkada musika taldeak gidatuko du saioa. Bidasoaldeko eta Bortzirietako musikariez osatuta dago eta Hernaniko erromeri egunean parte hartu ohi dute.