Ainhoa Sanz eta Oier Etxeberria izan dira bizkorrenak Bertxingo 500 eta 1.000 eskailerak igotzen

Goizean jokatu da III. Bertxin Xtrem lasterketa, Bertxingo 500 eta 1.000 eskaileretan. Giro polita bizitu izan da korrikalari eta korrika zaleen artean, Leitzarango aparteko naturgunean egiten den ezaugarri bereziko mendi lasterketan. Argazki-sorta eta bideoak (Ainhoa Sanz eta Eneko Uria korrikalarien eta Paul Martin Osin Trail elkarteko kidearen hitzak), ikusgai:

Sailkapen osoa, kronoak.com-en ikusi daiteke.

Hona podiumera igo diren lasterkariak (bi lasterketetan lortutako denborekin batera):

Emakumeen maila:

1.- Ainhoa Sanz Rodriguez (Urretxu) 02:26 eta 05:48.

2.- Maider Unanue Aranburu (Lazkao) 02:43 eta 06:06.

3.- Garazi Artola Balda (Zumaia) 02:44 eta 06:08.

 

Gizonen maila:

1.- Oier Etxeberria Zubimendi (Azpeitia) 01:56 eta 04:39

2.- Asier Aburuza Belamendia (Aduna) 02:10 eta 05:13.

3.- Uxer Mozo Eizmendi (Tolosa) 02:03 eta 05:35.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!