3 Hondartzak lasterketan gailendu zen Javi Menta

Javi Menta, igandean. ©fotodeless

Andoaindarrak erakustaldia eman zuen Donostiako lasterketan garaipen argia lortuz.

"Oso sentsazio onak hasieratik, erritmo erosoa eta irribarrez lasterketa osoan", adierazi du Instagramen duen kontuan Andoaingo korrikalariak. Azkenean, helmugan, 30:45 minutuko denbora 10 km baino gutxiagoko lasterketan. Bigarren sailkatuari 48 segundu atera zizkion. Atera kontuak! Sekulako garaipena izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!