Andoaingo EAJ-PNVk EH Bilduren udal gobernuaren kudeaketa gaitasun eza salatu du prentsa-ohar bidez: "Izan ere, lau urteko agintaldiaren ostean, ez du liburutegi berria errealitate bihurtzeko urrats erabakigarririk ematea lortu. Hauteskundeetan hartutako konpromiso nagusietako batek blokeatuta jarraitzen du, aurrerapauso esanguratsurik gabe eta gauzatzeko epe argirik gabe".
Jeltzaleen esanetan, “EH Bilduk bideratuta zegoen proiektu bat jaso zuen, kokapena zehaztuta eta ibilbide-orria finkatuta. Lau urte geroago, ordea, ez da gai izan egindako lan hori errealitate bihurtzeko”.