Ulertzen zailak diren arrazoiak direla medio, basabidean behera abiatu zen auto gidaria, atzo. Goitik behera abiatu zen, eta Unanibiko zubitik gerriraino iritsi zen; zubitik gora apenas ehun bat metrora dagoen iturriaren pareraino hain zuzen.
Azken egunetako euriteek lokatza eragin dute basabide horretan, eta kostako da autoa hortik ateratzea hurrengo egunetan.
Iazko martxoan ere beste auto bat basabide horretan trabatuta geratu zen, goitik abiatu eta gero.