“Leitzaran Divide abentura-ibilbide bat da, Leitzaran ibaiaren banalerroa zeharkatzen duena. Ingurune basatia da oraindik ere, Donostiatik gertu egon arren. Otietatik (Andoain) abiatuta, Leitzaran haranaren sarreran, 90 kilometroko ibilbidea eta 3.000 metroko desnibel metatua osatu beharko ditugu”. Aurkezpen-txartel hori du probak Rock The Sport webgunean klik egiterakoan.
Ver esta publicación en Instagram
Badira urteak LABA Gravel zeharkaldia egiten dela. Bada, joera horren tankerako proba dela esango genuke: proba gogorra da, zailtasun tekniko nabarmenekoa, eta partaideek erresistentzia fisikoa erakutsi beharko dute. Ibilbidean barrena, ingurua ezagutzen dutenek ondo dakitenez, gailurrak, muinoak eta lepoak bata bestearen atzetik kateatzen dira.
Abentura baten pare deskribatu dute urriaren 31ko proba: “Ekitaldia autosufizientzia-modalitatean egingo da; hau da, parte-hartzaile bakoitzak bere baliabideak eta nabigazioa kudeatu beharko ditu. Hala, mendi-esperientziaz gozatzeko aukera izango da, Leitzaran haranaren bihotzean”.
Ver esta publicación en Instagram