Beñat Fernandez "Pelontxu"ri gorazarre egingo diote sorterrian, larunbat eguerdian

Artxiboko irudia.

Red Bull Rookies Cup lasterketan munduko txapelketa irabazi berritan, Andoain herriak zorionduko du larunbat honetan. Hitzordu bikoitza iragarri du Udalak.

Lehenik, 12:00tan, Udalbatza aretoan, harrera ekitaldia egingo dio Udalak. Segidan, 12:30etan, omenaldi ekitaldia egingo diote udaletxearen kanpoaldean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!