Santa Krutz Peñako bertso-afaria abenduaren 4an izango da

Aurten Elustondoren ordez Arzallus hurbilduko da Andoaingo bertso-afarira.

Urteroko ohiturari jarraipena emanez, Andoaingo Kale Nagusiko elkarte ezagunak bertso-afaria iragarri du. Aurten abenduaren 4an izango da, ostiralarekin. Sebastian Lizasorekin batera kantuan ariko da Maialen Arzallus.

Elkarteak zabaldu duen afitxan menuaren berri eman du: urdaiazpikoa, otarrainskak, txorixoa sagardotan, bakailao tortilla, karrillerak, postrea, edariak, kafea eta kopa. 20:30etan jarri dute hitzordua. Prezioa, berriz, 40 eurokoa izango da.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago:

  • E-posta: santakrutz@gmail.com.
  • Telefonoa: 609 630 876.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!