Azaroaren hasieran osatuko dira hauteskunde mahaiak

Azken orduotan bolo-bolo zabaldu da Andoaingo hauteskunde-mahaien osaketaren zerrenda. Baina akats bat da, aurreko hauteskundeetako fitxategia baitzen. Andoaingo Udalak oharra zabaldu du, legeak eskatzen duen epealdian egingo dela zehazteko. Hots, urriaren 31 eta azaroak 4 bitarte.

Orduotan zabaldu den fitxategia ez da zuzena. Udalak azaldu du ohar bidez: "atzo arratsaldean argitaratu zen Udalaren webgunean hauteskundeetako mahaia osatzeko balizko zerrenda ez da zuzena. Akats informatiko batek eraginda argitaratu zen, eta dagoeneko konponduta dago okerra".

Hurrengo azaroaren 29an egingo diren hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa ez da oraindik egin. Aurrerago, baizik. Legeak jasota duenez, urriaren 31tik azaroaren 4ra bitarte egin behar dira tokian tokiko administrazioan. Azaroko lehen egunetan egingo da, beraz, Andoaingo udaletxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!