Leitzarandik Jordanera luzatu dute "Eutsi Palestina!" elkartasunezko mezua

"Eutsi Palestina!" elkartasun ekitaldia Juanita Alkain plazan atzo arratsaldean, Israel jomugan duen boikota, desibertsioa eta zigorrak aldarrikatzen dituen BDZ Andoain taldeak antolatuta. Argazki-sorta eta bideoa (BDZ taldeko kide baten hitzartzea eta haurren bertso saioa), hemen.

Hainbat ekintza burutu ziren plazan, arratsaldean barrena: mural kolaboratiboa, umeentzako tailerra. Punttuka bertso eskolako ikasleen bertso saioa, kata-kola... Amaitzeko Aire Eire eta Aidürü taldeen emanaldiekin gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!