Oianumeko bazkariaren menua jakinarazi du Bertxin Elkarteak: urdaiazpikoa, patea, maskor bete itsaskia, xapoa edo kogotea azpizuna edo arkumea, tarta izozkiarekin, eta, kafea edo infusioa.
45 euroko prezioa du bazkariak. Autobusa Anbrosia Olabide eraikinaren aurretik abiatuko da, 13:30ean.
Azaroaren 12a izango da azken eguna bazkarirako izena emateko. Bertxin elkarteko zuzendariak ohartarazi duenez, “plazak mugatuak direnez, izena emateko hurrenkera errespetatuko da. Beraz, lehenbailehen izena ematea komeni da”.