Aste honetan amaituko da Parketarrak egitasmoa

Udazkeneko ekinaldiari aste honetan emango diote amaiera. Gaur arratsaldean, Goikoplazan, eta, bihar, Zumea plazan. Janire Navarro eta Arene Igiñitz urnietar gazteak izan dira dinamizatzaileak.

Hitzorduak bi izan dira, egun jakinetan, urria osoan:

  • Asteartero (hilak 6, 13, 20 eta 27), Goikoplazan.
  • Asteazkenero (hilak 7, 14, 21 eta 28), Zumea plazan.

Adinaren arabera, gainera, bi txanda egingo dituzte. 3-5 urtekoentzat, arratsaldeko 17:15etan hasita. Eta, 6-9 urtekoentzat, 18:15etatik aurrera.

Goikoplazako hitzordua, euriarekin, Nafarroa plazan izango dela jakinarazi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!