Emiliano Mateosen haize-orratzek herritarren ikusmina pizten segitzen dute

Emiliano Mateosek egurrezko haize-orratzen erakustaldia egin zuen Plazaolako kaleko plazatxoan, joan den asteartean. Eguraldiak ez zion gehiegi lagundu, eta haize kolpeen faltan, eskuz mugitu behar izan zituen egurrez egindako figura txikiak; hala nola, danbor-joleak, aizkolariak, arraunlariak, erleak, txirrindulariak…

Hurrengo asteetan, Plazaola kalean ez ezik, Goikoplazan edota Zumea plazan haize-orratz horiek ikusgai jartzeko asmoa daukala adierazi zuen asteartean.

Horretarako, bezperan, eguraldiaren iragarpenari erreparatu beharko dio, ea egun haizetsua datorkion.

Egia esatera, haurren, gazteen eta helduen gozagarri izaten dira plazetan jartzen dituen kale erakusketak.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!