Auzoan ezaguna eta maitea zen Pedro Manuel Irazu Garcia. Etxeberrietako jaietan, San Inazio eguneko bazkarian, hutsik egiten ez zuenetakoa zen. Aurten, aldiz, ondoezik zegoen. Lastima, izan ere, Jai Batzordeak omenalditxoa egin zion. Hitz hauek eskaini zizkioten bazkalosteko ekitaldian: "Urte askoan auzoaren parte garrantzitsua izan da. Bere gertutasuna, umorea eta aholkuengatik belaunaldi askoren estimua irabazi du". Unea jasota dago bideoan:
Euskaldunako jokalari eta presidente ohia
Futbola izan zen bere pasioetakoa eta Andoaingo futbol taldean ibilbide oparoa egin zuen, jokalari eta presidente modura. 1982-1985 bitartean presidentea izan zen eta 2025eko urtarrilean klubak omenaldia egin zion. Makina bat aldiz jantzi zuen elastiko urdina, izan ere, 1965-1977 urteen artean jokalaria izan zen.
Ver esta publicación en Instagram
Euskadunaren Mendeurrena
2023an mendeurreneko ospakizunetan murgildu zen kluba. Bastero Kulturguneko ekitaldi-aretoan ageri dira Euskaldunako hainbat kide. Txokolo zutik ageri da. Ezkerrean hasita lehena da.
Azken agurra:
Ostiralean egingo diote azken agurra San Martin Tours elizan, arratsaldeko 18:30ean hasita.
Mendeurreneko dokumentala
Dokumentaleko protagonistatakoa da. Bideoan klik eginez gero, bere lehen adierazpenak ageri dira. Dokumental osoan beste hainbat bider ariko da hizketan. Irudietan Gorka eta Olatz seme-alaben ondoan ageri da Ubitarteko harmailetan.
Jokalari izan zeneko garaiko irudiak
Javier Zatarainek Euskaldunaren historia jasota dauka hitzez eta irudiz eta harenak dira ondoko bi argazkiak.
Presidente izan zeneko garaiko irudiak
1982-1983, 1983-1984 eta 1984-1985 denboraldietan izan zen Euskaldunako presidentea.




