Andoaingo lehen Greba Komitea egin dute. Bertan, besteak beste, azaroaren 11n, etxebizitzaren aldeko greba orokorraren egunean, Andoainen manifestazioa egitea adostu da. Mobilizazioa 17:30ean abiatuko da Goikoplazatik.
Era berean, herritar guztiei dei egin zaie hurrengo Greba Komitean parte hartzeko. Datorren ostegunean, azaroaren 5ean, 19:00etan Gaztetxean egingo dute.