Udazkeneko bonuen kanpainako azken txartelak datorren astean jarriko dituzte salgai

50 euroko bonuak erosi ahal izango dira, 30 euroren truke, datorren astean. Ohi bezala, SALKINek Agustin Leitzan daukan egoitzan.

Andoainen erroldatutako adin nagusiko herritarrak 30 euro ordainduta 50 euroko balioa duen bonua eskuratu ahal izango du. Bonu bakoitza 10 euroko 5 kupoitan banatuko da, nahi den herriko lekuan gastatzeko. Abenduaren 20ra bitarteko erabili ahal izango dira bonuak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!