Zinemagintzan Lekeitioko Euskal Zine Bilera jaialdia erreferentzia nagusia da eta aurten andoaindarrak izan dira protagonista.
“Mintzo zen” filma
Aitor Arruti eta Izaro Arrutik zuzendutako euskal film labur bat da. Euskal Herriko leku batean kokatzen da, euskaraz jada hitz egiten ez den herri batean. Jon isilik mintzatuko da, memoria, duintasuna eta bere ama-hizkuntza defendatzeko azken saiakera batean. Inazio Tolosa, Kandido Uranga, Carlos De Lis, Patxi Santamaría, Cecilia Voter, Maider Zubiate, Laia Lujan, Raimundo Lujan, Yuri de Luto eta Jone Ocaña aktoreak ageri dira laburmetraian.