“Erantzukizuna” eskatu dio EAJ-PNVk EH Bilduri

Andoaingo EAJ-PNVren iritziz, “politikoki oso kezkagarria da Udaltzaingoko agenteak Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelera tiro-praktikak eta armamentuari buruzko formakuntza egitera joan izana". EAJ-PNVk gogorarazi du "Euskadik polizia-eredu propioa duela, hamarkadetan eraikia, Ertzaintzaren, udaltzaingoen eta Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren inguruan egituratua”.

Hori dela eta argibideak eskatuko dizkio udal gobernu taldeari, hari dagokiolako “EAJ-PNVk gogorarazi du Euskadik polizia-eredu propioa duela, hamarkadetan eraikia, Ertzaintzaren, udaltzaingoen eta Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren inguruan egituratua”. Oharraren amaieran, ardura hartzea eskatzen dio Andoaingo EAJ-PNVk EH Bilduri: “erabaki hori azaldu eta haren ondorio politikoak bere gain hartu behar ditu”.

Ondorio horiek ez dira Andoaingo EAJ-PNVren oharrean zehazten. Gipuzkoako jeltzaleen zuzendaritzak, ordea, argi du eskaera: alkatearen dimisioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!