Leitz elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten kideek

Bazkari batek bildu zituen Leitz Kirol eta Kultur Elkartearen mende laurdeneko historia osatu duten 60tik gora bizikleta zale, joan den larunbatean.

Aitor Larrañaga, Andoni Galindo, Jokin Makatzaga eta Mikel Bergarak Leitz Kirol eta Kultur Elkarteaz Aiurrirekin mintzatzeko tartea hartu zuten, Gaztañaga jatetxean sartu aurretik.

Aspaldi ikusi gabeko lagunekin egoteko aitzaki polita izan zen gehienentzat, eta aldarte politean igaro zuten bazkaria eta bazkari ostea.

Historian atzera joanda, gogoratu behar da Leitz kirol eta kultur elkartea 2001eko apirilaren 24an sortu zutela hainbat kirolariek. Nolanahi ere, ordurako, zenbait gazteek 18 urtez azpiko mailetako lehiaketetan ari ziren parte hartzen, izen bera zeraman taldearekin. Izan ere, Aingurasutegi kalean Leitz bizikleta-denda irekita zeukaten Jon Huizik eta Elena Audikanak, eta mendi lasterketetan lehiatzeko gazte taldea sustatzen zuten. Egiazki, Euskal Herrian, txirrindularien munduan nahiko aitzindaria izan zen kirol ekimen hori.

 

Urtetako ibilbide oparoa

Leitz elkartearen barruan abian jarritako mendi-bizikleten atalak indartsu jarraitzen du geroztik, eta urrutira gabe, larunbatean bertan Leitzarandik txangoa egin zuten kide askok, goizean goiz jaikita.

Kaleberrian, Txurreriaren ondoan jarri ohi dute hitzordua asteburuetan, txangoa elkarrekin egiteko (Argazkia: Leitz elkartea)

Mendi-bizikletarako zaletasuna sustatu du batik bat elkarteak, eta makina bat ekimen eta irteera antolatu izan ditu urtetan, xede horri helduta. Beharbada kideen artean oroitzapenik gogoangarrienak eragiten dituena, urtero Iruñea-Andoain txangoa izan liteke.

Urtetan arrakasta handia eduki zuen Iruñea-Andoain txangoak. Irudian, 2013ko azken edizioan parte hartu zuten bizikleta zaleak ageri dira (Argazkia: Leitz elkartea) 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!