Ostegunean itxiko da Agorretaren erakusketa Don Inorrez taldearen kontzertuarekin

Imanol Rayo, Jose Ignacio Agorreta, Pello Lizarralde eta Imanol Ubeda, Bastero Kulturgunean.

Urriaren 1etik ikusgai daude Agorreta nafarraren margolanak Bastero Kulturguneko ekitaldi-aretoan. Aiurrik ekitaldi osagarriak antolatu ditu margolanen artean, zehazki hiru: Rayo zinema zuzendaria eta Lizarralde idazlea bertan izan ziren eta, ostegun honetan, Don Inorrezen zuzeneko kontzertuarekin itxiko da erakusketa.

Iluntzeko 20:00etan hasiko da emanaldi berezia Bastero Kulturguneko ekitaldi-aretoan. Imanol Ubeda kantaria, Nando Neira baxu-jotzailea eta Andoainen bizi den Karlos Aranzegi baterijolea arituko dira zuzenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!